espazio bigun-bigunak

arragua

data

2026(e)ko abenduak 11

lekua

arrasate

nori zuzenduta

publiko orokorra

izen ematea

Arrasateko liburutegiaren webgunearen bitartez

plaza

mugatuak

Tailer honetan, bolumen bigunak eraikiko ditugu, Arrasateko liburutegiko familientzako gunea leku abegitsuago, malguago eta topagune mota berrietara irekiago bihurtzeko.

Desplazatu, berrantolatu eta partekatu daitezkeen objektuak, ingurunearekin harreman libreagoa eta parte-hartzaileagoa izateko. Biguntasuna erresistentzia-ekintza gisa planteatzen da hemen: erakundeen zurruntasunaren aurrean, atsedenera, jokora, elkarrizketara eta iraunkortasunera gonbidatzen duten elementuak proposatzen ditugu.

Sorkuntza kolektiboko prozesu baten bidez, espazioen diseinuak gure ikasteko, irakurtzeko eta bizitzeko modua nola baldintzatzen duen hausnartuko dugu.

Tailer honek liburutegien irekiera sorkuntzatik pentsatzea proposatzen du: irakurketarako eta topaketarako paisaia berriak irudikatuz, non elementu espazialek espazioa antolatzeaz gain, partekatzera, esperimentatzera eta komunitatea eraikitzera ere gonbidatzen duten.

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.