ex-klixka

arragua

data

2026(e)ko urriak 15

- 2026(e)ko urriak 17


osteguna | ikastetxeak
ostirala | 17:00-20:00
larunbata | 11:00-13:30 eta 17:00-20:00

lekua

lekeitio

nori zuzenduta

publiko orokorra

izen ematea

ez da beharrezkoa

ex-klixka Euskal Zine Bilera jaialdiaren egunetan Eskolape aretoa hartzen duen irudi mugikorraren esperimentazioarekin lotutako esku-hartze espaziala da.

Akira Mizuta Lippiten Ex-Cinema izenburuan inspiratutako akzioa da: artista esperimentalek ohiko zinemaren konbentzioetatik kanpo nola kokatzen diren eta sorkuntza garaikidearen praktiken inguruko elkarrizketa nola irekitzen duten hausnartzen du.

ex-klixka esperimentaziorako eta jolaserako espazioa da. Lea-Artibai/Lea-Ibarra Mankomunitateko hezkuntza-komunitatearekin urtean zehar garatutako materialak, makinak, gailuak eta proposamenak biltzen ditu.

Espazio ireki bat da, klixka programaren baitan sortutako sormen-prozesuak esploratu, manipulatu eta ezagutzeko. Helburua haur eta gazteen artean ikus-entzunezko praktika, esperimentazioa eta kultura sustatzea da, sorkuntza kolektiboaren bidezko ikaskuntza-espazioak sortuz.

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.