kinusaiga·tu
arragua
data
2026(e)ko irailak 24
17:00-19:00
lekua
lekeitio
nori zuzenduta
publiko orokorra | 12-99 urte
izen ematea
online galdetegiaren bitartez
plazak
mugatuta
Upcycling | Ehunekin esperimentatzea | Japoniar teknika |
Kinusaiga ezagutzeko tailerra. Japoniar teknika artistikoari esker, irudiak eta konposizioak sor daitezke oihalezko, kolorezko, ehundurazko eta formazko erretaula txikiak erabiliz.
Upcyclingaren bidez, erretalak eta ehungintzako beste material batzuk berreskuratzen ditugu, zerbait berria bihurtzeko. Koloreen, estanpatuen eta testuren konbinazio desberdinekin jolasten dugu, zati txikiek konposizio oso bat nola osa dezaketen deskubrituz.
Ez da beharrezkoa josten jakitea, ezta aldez aurretik esperientzia izatea ere. Tailerra espazio ireki, sortzaile eta parte-hartzailea izango da, non pertsona bakoitzak materialekin esperimentatu ahal izango duen.
Materialak
Formularioa
kinusaiga-tu
Izena eman tailer honetan parte hartzeko!! ¡inscríbete para participar en este taller!
"*" indicates required fields
GIDATZAILEA
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.