miniteka [biblioteka edonon]
arragua
data
2026(e)ko urriak 30
- 2026(e)ko azaroak 27
lekua
eskoriatza
nori zuzenduta
ikastetxeak eta publiko orokorra
izen ematea
informazio gehiago Eskoriatzako bibliotekaren bitartez
plaza
parte hartze irekia
Nola eraikitzen da ezagutza partekatzeko leku bat?
Ekimen honetan Eskoriatzako liburutegi eta eskolak liburutegi mugikor bat imajinatu eta sortzen dute.
Material sinple eta askotarikoetatik abiatuta (kartoia, oihalak, sokak, hodiak, zura, papera eta birziklatutako elementuak), egitura iragankor, arin eta abegikorrak eraikiko ditugu elkarlanean. Babeslekuak, irakurketa-txokoak, ingurunea aldi baterako eraldatuko duten topaguneak.
Autoeraikuntza-prozesuari esker, espazioarekin, egonkortasunarekin, materialekin eta bizitzeko moduekin esperimentatu ahal izango da. Egitura bat eraikitzea baino gehiago, arkitektura komunitatea sortzeko eta ezagutza partekatzeko modu berriak ikusarazteko tresna gisa pentsatzea proposatzen du tailerrak.
Esku-hartzearen ondorioz, edozein leku liburutegi ireki bihurtuko da: eremu irisgarri, malgu eta abegikorra, non irakurketa, jolasa eta irudimena batera gerta daitezkeen.
dinamizatzailea
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.