miniteka [biblioteka edonon]
arragua
data
2026(e)ko irailak 17
- 2026(e)ko irailak 25
lekua
ondarroa
nori zuzenduta
ikastetxeak
plaza
inskribatutako ikastetxeak
Zer nolako liburutegi nahi dugu eskolan? Ekimen honetan, Ondarrako eskolak liburutegi mugikor bat imajinatu eta sortzen du.
Material sinple eta askotarikoetatik abiatuta (kartoia, oihalak, sokak, hodiak, zura, papera eta birziklatutako elementuak), egitura iragankor, arin eta abegikorrak eraikiko ditugu elkarlanean. Babeslekuak, irakurketa-txokoak, ingurunea aldi baterako eraldatuko duten topaguneak.
Autoeraikuntza-prozesuari esker, ikasle guztiek espazioarekin, egonkortasunarekin, materialekin eta bizitzeko moduekin esperimentatu ahal izango dute. Egitura bat eraikitzea baino gehiago, arkitektura komunitatea sortzeko eta ezagutza partekatzeko modu berriak ikusarazteko tresna gisa pentsatzea proposatzen du tailerrak.
Esku-hartzearen ondorioz, edozein leku liburutegi ireki bihurtuko da: eremu irisgarri, malgu eta abegikorra, non irakurketa, jolasa eta irudimena batera gerta daitezkeen.
GIDATZAILEA
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.