miniteka [biblioteka edonon]

arragua

data

2026(e)ko irailak 13

- 2026(e)ko abenduak 15

lekua

lekeitio

nori zuzenduta

ikastetxeak | publiko orokorra | familiak | kolektiboak

izen ematea

minitekaren erreserba online formularioa erabiliz

plaza

parte hartze irekia

Lekeitioko Miniteka abian da!.

Dispositibo hau erabiliz, liburutegi mugikorrak sor daitezke Lekeitioko plaza eta espazio publikoetan. Miniteka erreserbatu eta aukeratu duzun egunean aktibatu besterik ez duzu egin behar.

Horrela, liburutegia non eta noiz agertzea nahi duzun erabaki dezakezu, edozein txoko elkar egoteko, irakurtzeko, jolasteko eta partekatzeko gune bihurtuz.

Minitekak jolasak, liburuak eta lagunartean gozatzeko pentsatutako materialak biltzen ditu. Espazio publikoa aktibatzeko, komunitatea indartzeko eta ezagutza partekatzeko modu berriak esploratzeko tresna da.

Miniteka erabiltzean, liburutegi ireki baten ideia praktikan jartzen dugu: irakurketa, jolasa eta irudimena batera gertatzen diren espazio irisgarri, malgu eta abegikor bat.

Formularioa

erreserbak 2026ko irailaren 13tik aurrera

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.