munduko babeslekuak
arragua
data
2026(e)ko apirilak 19
- 2026(e)ko apirilak 30
lekua
lekeitio
nori zuzenduta
ikastetxeak
inskribatutako ikastetxeak
Nolakoak dira basamortuko etxeak? Zergatik dute igluek forma hori? Nola eraikitzen dira zubiak edo dorreak?
Modulu honetan, munduko hainbat leku nola eraikitzen eta bizi diren ikusiko dugu. Hainbat kultura aztertuko ditugu, eta klimari, eskuragarri dauden materialei eta komunitate bakoitzaren bizimoduei erantzuten dieten eraikuntzak ezagutuko ditugu.
Kartoiarekin, zurarekin, paperarekin, buztinarekin eta beste material batzuekin egindako esperimentazioaren bidez, espazioak, egiturak eta maketak eskala desberdinetan diseinatu eta eraikiko ditugu. Arkitektura ez da soilik eraikinak eraikitzea, baizik eta imajinatzea, probatzea, behatzea, erratzea eta irtenbide berriak aurkitzea ere bai.
Lantegian zehar eraikuntza-prozesuak ikertuko ditugu, materialekin esperimentatuko dugu, eskalaren kontzeptua ulertuko dugu eta forma, oreka eta egiturak bizitzeko, jolasteko eta partekatzeko espazioak sortzen nola laguntzen diguten deskubrituko dugu.
GIDATZAILEA
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.