munstro bigun-bigunak

arragua

data

2026(e)ko uztailak 7

11:00-13:30

lekua

lekeitio

nori zuzenduta

publiko orokorra | 12-99 urte

izen ematea

onlineko formularioaren bitartez

plaza

mugatuak

tailerra | upcycling | biguna | sorkuntza

Munstro bigunak sortzeko tailerra. Ezagutu upcycling prozesua etxean dituzun arropa eta oihalezko jantziei bizitza berri bat emanez. Erabiltzen ez ditugun materialak izaki xarmangarri bigunetan eraldatuko ditugu.

Badakizu josten? Zatoz zure panpina munstroak sortzera eta esperimentatu formekin, koloreekin eta ehundurekin.

Josten ez dakizu? Hau da ikasteko unerik onena! Josteko oinarrizko teknikak ezagutuko dituzu, gure munstroei forma ematen diegun bitartean, urratsez urrats, giro sortzaile, erlaxatu eta dibertigarri batean.

Ez da aurretiazko esperientziarik behar, prozesua sortzeko, esperimentatzeko eta gozatzeko gogoa baino ez.

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.