optika [argiarekin jolastu]
arragua
data
2026(e)ko irailak 16
- 2027(e)ko maiatzak 27
lekua
lekeitio
nori zuzenduta
irakaslegoa | ikastetxeak
izen ematea
2027-28 kurtsorako | izen ematea 2027ko apiriletik ekainerarte
plaza
inskribatutako ikastetxeak
Monografiko honetan argiaren fenomenoa aztertuko dugu esperimentu fisikoak, argazki-teknikak, ikus-jokoak eta gailu optikoak eraikiz. Ezagutza zientifikora zein argiaren sormen-aukeretara hurbilduko gara, islapena, errefrakzioa, itzalak, kolorea edo ilusio optikoak bezalako fenomenoak aurkituz.
Argi-instalazioekin eta arte optikoarekin zerikusia duten artisten lana hartuko dugu erreferentziatzat, eta hainbat ikuspegitatik behatzeko, ikertzeko eta argiarekin jolasteko makinak eta asmamenak jarriko ditugu martxan.
Zehaztasun zientifikoak, esperientzia artistikoek eta ikaskuntza-prozesu ororen berezko esperimentazioak lagunduta, jakin-mina aurkikuntza-tresna bihurtuko dugu.
Formularioa
heziketa begirakunea
2027-28 ikasturterako programari buruzko informazioa jaso nahi duten ikastetxeak
"*" indicates required fields
dinamizatzailea
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.