Lekeitioko itsasadarraren ertzean dago Arropaineko Arragua, eta bi esparruren arteko elkargunean kokatzen den espazioan bideratzen ditu bere ekintzak: sorkuntza praktikena eta ezagutza transmisioarena.
Jarrera horietatik abiatuta, Arropaineko Arraguak proposamen-harremanen esparru bat eman nahi du, erabat demokratikoa izango den esparru bat, erakundeen, sortzaileen, biztanleria orokorraren eta prestatzen ari direnen arteko sinergia sustatuko duena, lurraldeko sorkuntza-ekoizpenekiko jarrera garaikidea lortzeko eta sortzaileak eta haien ekoizpenak indartzeko.
Arraguak proposatzen du posible dela kultur merkantziatik eta haren kontsumotik pasatzen ez diren beste harreman batzuk pentsatzea, ahal den neurrian harreman esperimentalak irekiz eta artearen lana praktika sozial gisa identifikatzeko prozesua indartuz, besteak beste.