• arragua
    • aurkezpena
    • espazioa
  • orain
  • programak
    • sorkuntzarako egoitzak
    • espazioa eta gauzak
    • phyo
  • contacto
  • kolaboratzaileak
  • castellano
  • english

orain / phyo programa



saio praktikoa DOPPELGÄNGER / Olatz de Andrés

datak:
2021ko maiatzak 7 /
Parte-hartzaileak:
Urregarai eskolako LH4-5-6ko ikasleak

Aulestiko ikasleei zuzendutako bi orduko saio bat proposatzen da, Doppelgänger proiektua osatzen duten oinarri sortzaileak, dramaturgikoak eta koreografikoak partekatzeko. Horretarako, proiektuaren dinamika fisiko eta espazial batzuk proposatuko dira, taldeari gorputz-esperientzi bat eskaintzeko. Horren ondoren, taldearekin elkarlanean esku-hartze txikiak sortuko dira kanpoko espazioan.
Doppelgänger ez-ohizko espazioetarako pieza ibiltaria da, bikoitzaren eta denboraren kontzeptuekin jolasten duena.
Argazkia: Jesus Robisco





PERTSEPZIO-IBILALDIA/ Edu Hurtado

datak:

2021ko maiatzak 27 /
Parte-hartzaileak:
Lekeitioko eskolako LH5ko ikasleak

Edu Hurtadok, Hombre Bosque, behaketa- eta entzute-praktika bat proposatuko du. Eskulturarekin zerikusia duten, begiratzeko modu bat eta artatzeko modu bat aktibatzeko.
Argazkia: Edu Hurtado






saio praktikoa THE BIG GAME / Olatz de Andrés

datak:
2021ko maiatzak 6 /
Parte-hartzaileak:
Azkue ikastolako LH6ko ikasleak

Azkueko ikasleei zuzendutako bi orduko saio bat proposatzen da, The Big Game proiektuaren oinarri sortzaileak, dramaturgikoak eta koreografikoak partekatzeko. Alde batetik, proiektuaren dinamika fisiko eta espazial batzuk praktikatuko ditugu, taldeari gorputz experientzi bat eskaintzeko. Bestetik, La Inmortal izeneko xake partida ezagunan murgilduko gara.The Big Game xake jokoan oinarritzen den proiektu artistiko eta pedagogiko-komunitarioa da.
The Big Game-n eszenatokia xake taula bihurtzen da La Inmortal jokaldiarako, Londresen jokatutako partida (1851), bere edertasunagatik ezaguna.
Argazkia: Gorka Bravo



saio praktikoa HODEI/ Ana Capilla


datak:

2021ko ekainak 2 /
Parte-hartzaileak:
Ispasterko eskolako LH5-6ko ikasleak

Gorputzaren eta haren mugimenduaren introspekzio-saio bat egingo dugu. Gorputzaren artikulazio ugariak eta horien aukerak, mugikortasun-kalitate desberdinak eta espazioan lekualdatzeko modu desberdinak aztertuz. Guzti hau parte-hartzaileei errealitateen leiho berri bat irekitzeko, gorputzarekiko konexioaren eta bizipenaren inguruan.