proiektuak / kairós ]gune doia[
KAIRÓS [gune doia] Jolaserako eta esperimentaziorako espazioa
Kairós Greziako filosofiaren kontzeptu bat da, zerbait garrantzitsua gertatzen den tarte zehaztugabea irudikatzen duena. Hitzez hitzeko esanahia «beharrezkoa eta egokia den unea» da. Kontzeptu horiei heltzen diegu KAIRÓS [gune doia] papera proposatzeko, esperientzia eta jolaserako gune egokia 3-5 urte bitartekoentzat, familiekin batera.
Kairós-en proposamenek sorkuntza-praktiketatik eratorritako esperientzietatik sortutako inguruneak biltzen dituzte, esperimentaziora eta material espezifikoen manipulazioaren inguruko jokora irekiak, sorkuntzarako dituzten ezaugarriak eta aukerak aztertuz.
KAIRÓS [gune doia] lehenengo akzioa paperari eta haren deribatuei lotutako materialekin egindako joko-inguruneak proposatzen ditu, ingurune fisikoa manipulazioaren eta behaketaren bidez esploratzera gonbidatuz, haien ezaugarriak identifikatzeko eta eraldaketak eta harreman ezberdinak sortzeko gaitasuna garatzeko.
nori zuzenduta
/ 3-5 urte tartekoei
/ heldu batez lagunduta etorri behar dira
/ Bi haur gehienez heldu bakoitzeko
prezioa
5€ / haurra bakoitzeko
data
2021ko abenduaren 30a
ordua
11:00-12:00
12:30-13:30
lekua
azkue ikastola
izena ematea
/ online - beheko formularioan
/ erreserba konfirmatzeko ordainketa ikastolan egin behar da
/ plaza mugatuak