orain / leatronik proiektua
LEA EZ DA TOKI BET tailerra /
datak:
2021ko irailaren 11a/ larunbata / 10:00 - 13:00
2021ko irailaren 12a/ igandea / 10:00 - 13:00
Nori zuzenduta:
publiko guztiei zuzenduta / 10 urtetik aurrera / 10-14 urte arteko pertsonak heldu batez lagundutak etorri behar dira
Lekua:
Marierrota. Mendexa
Izen ematea: Plaza mugatuak / izena eman hemen
Tailerra:
Tailerraren helburua da LEA ibaiaren inguruan sormen esperientzia bat sortzea eta partekatzea, ibaiaren inguruko irudiak eta kontakizunak azaleratuz. Lehen egunean, argazki kamera bat sortuko dugu metalezko ontzi bat erabilita. Ontzi hori erabiliko genuke Lea ibaia eta ingurua argazkitan jasotzeko. Argazkiak errebelatuko ditugu eta tailerrean sortutako soinu grabaketekin batera ikusentzunezko pieza bat sortuko dugu.