lea.tronik
Tinta, soinua eta farua / DINAMO ESPAI
data: 2024ko urriaren 26a
ordua: 11:00-13:30
lekua: Farua. Lekeitio
nori zuzenduta: Elektronika sortzailean murgiltzeko interesa duen edonor.
Ez da aldez aurreko esperientziarik behar. Tailerrean dena ikasiko dugu!!.
izen ematea:irailean irekiko da
plaza mugatuak
Arraguako lea.tronik proiektua eta lea-artibai fest bat egiten dute teknologia eta ondarearen arteko ekintza bi antolatzeko.
Lekeitioko Arragua eta Balentziako Dinamo Espai izango dira tailerrak diseinatu eta garatzen dituzten bi kolektiboak.
Tailer honetan soinu-gailu txiki bat eraikiko dugu, gure gorputz-erresistentziarekin kontaktuan jar-tzerakoan soinuak igortzen dituena.
Tramankulua erraza da, eta ez da beharrezkoa elektronikari buruzko aurretiazko ezagutzarik.
Gailua 70eko hamarkadan Holandako STEIM laborategi ospetsuan garatu zen eta Crackle Box deitu zioten.
Crackel Box honen bertsio oso sinple bat eraikiko dugu, eta tinta konduktiboarekin eta gure gorputzekin jolastuko dugu tresna aktibatzeko.
Lekeitioko itsasargia soinuz aktibatu eta mezuak morsean bidaltzen jolastu ahal izango dugu!
DINAMO ESPAI . Dinamo espai Bartzelonako iparraldeko periferian kokatutako espazio autonomo eta autogestionatua da. Bertan hainbat jarduera egiten dira, hala nola serigrafia, gehienbat soinuarekin eta irudiarekin lotutako tailer esperimentalak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, bideoforumak, kontzertuak eta gehiago.
Espazioak komertziala ez den materiala banatzeko distribuidora txiki bat ere badu, baita liburutegia eta elkargune gisa ere funtzionatzen du.
Dinamo Espai-n, oinarri honetatik abiatzen gara: geure energiarekin, ezagutza trukearekin konbinatuta, eta DIY, DIWO, DIT filosofiarekin batera , ideiak ikaskuntza kolektiboan bihurtzeko modurik onena eskaintzen du.