lea.tronik
eskafandra estenopeikoak / DINAMO ESPAI
data: 2024ko urriaren 27a
ordua: 11:00-13:30
lekua: Goyogana ontziola. Lekeitio
nori zuzenduta: Elektronika sortzailean murgiltzeko interesa duen edonor.
Ez da aldez aurreko esperientziarik behar. Tailerrean dena ikasiko dugu!!.
izen ematea:irailean irekiko da
plaza mugatuak
Arraguako lea.tronik proiektua eta lea-artibai fest bat egiten dute teknologia eta ondarearen arteko ekintza bi antolatzeko.
Lekeitioko Arragua eta Bartzelonako Dinamo Espai izango dira tailerrak diseinatu eta garatzen dituzten bi kolektiboak.
Tailer honetan gailu bisual bat eraikiko dugu, pinhole argazki-efektuari esker, Goyogana ontziolaz gozatzeko eta errealitatea beste ikuspegi batetik ikuste-ko aukera emango digu.
Pinhole teknika kamera ilunaren printzipioan oinarritzen da. Bertan, argia zulo txiki batetik igarotzen da eta alderantzizko irudia proiektatzen du Pinhole-eskafandra bat sortuko dugu, eta hainbat optika mota gehituta, kolo-retako irudiak lortuko ditugu, handituak eta pixka bat tridimentsionalak.
Kamara mugikorra honen eraikuntza erraza eta dibertigarria izango da! Ez da aldez aurreko esperientziarik behar.
DINAMO ESPAI . Dinamo espai Bartzelonako iparraldeko periferian kokatutako espazio autonomo eta autogestionatua da. Bertan hainbat jarduera egiten dira, hala nola serigrafia, gehienbat soinuarekin eta irudiarekin lotutako tailer esperimentalak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, bideoforumak, kontzertuak eta gehiago.
Espazioak komertziala ez den materiala banatzeko distribuidora txiki bat ere badu, baita liburutegia eta elkargune gisa ere funtzionatzen du.
Dinamo Espai-n, oinarri honetatik abiatzen gara: geure energiarekin, ezagutza trukearekin konbinatuta, eta DIY, DIWO, DIT filosofiarekin batera , ideiak ikaskuntza kolektiboan bihurtzeko modurik onena eskaintzen du.