orain / lea.tronik
KLIXKA 01 esperimentazio gunea /
data: 2023ko urriaren 21a
Ordua:
larunbata: 12:00-14:00 / 17:00-19:00
Lekua: Eskolape aretoa/ Lekeitio
Nori zuzenduta: Publiko orori zuzenduta eta familiei zuzenduta. gutxieneko adina 4 urte (4-11 urte tarteko haurrak heldu batez lagunduta etorri behar dira).
ez da beharrezko izena ematea
Arraguatik multimedia-alfabetizazioaren prozesua indartzearen garrantzia
azpimarratu nahi da, gizarte informatizatuetara pixkanaka egokitzeko, lan egiten
dugun eremuetatik: sorkuntza garaikideko praktikak eta hezkuntza.
Horretarako, klixka programa abian jarri dugu 2022an eremu pedagogiko ezberdinetan garatzen dena.
klixka, orduan, 2023an Zinebilerako zoom programaren barruan garatuko da, Lekeitioko
gazteen artean ikus-entzunezko praktika eta esperientzia zabaltzeko eta
elikatzeko asmoz.
Aurten Azkue Ikastolako DBH3ko ikasleek eta Iturriotz
Institutoko Batxiller 2ko ikasleek parte-hartu dute.
Artista gonbidatuak Zaloa Ipiña, Iñaki
Rifaterra eta Peru Galbete izan dira.
klixka programa pedagogikoan garatu diren ikusentzunezko artxiboak erabiliz espazio esperimental
bat diseinatuko dugu. Esan daiteke tailerretan garatutako esperientzia biltzen
duen ekimena dela, non tailerretako parte-hartzaileek zein herritar guztiek esperimentatu
eta jolastu ahal izango duten.