makinak gara
Esperimentazio elektronikorako eta teknologia analogikorako laborategia
elektronika kreatiboa · diwo · diy · teknologia analogikoa
“Everything moves, there is no rest.”
“Dena mugitzen da, ez dago geldialdirik.” Jean Tinguely
Programa hau elektronika eta sorkuntza teknologikoa jakin-minetik, jolasetik eta esperimentaziotik aztertzeko gunea da. Sorkuntza garaikidearen erreferenteetatik abiatuta, elektronika sortzailearen eta teknologiaren oinarrizko printzipioak ezagutuko ditugu, hau da, gizakiak arazoak konpontzeko eta ingurunea eraldatzeko sortutako metodo, teknika eta tresnen multzoa.
DIY (Do It Yourself) eta DIWO (Do It With Others) filosofietatik lan egingo dugu, elkarlaneko ikaskuntza, ezagutza-trukea eta sormen partekatua sustatuz. Upcycling praktikak ere txertatuko ditugu, bizitza berri bat emateko materialak eta osagaiak berrerabiliz.
Materialak, mekanismoak, gadgetak, makinak eta objektu interaktiboak ikertuko ditugu, nola funtzionatzen duten ulertzeko eta horiekin esperimentatzeko. Laborategi bat desmuntatzeko, eraikitzeko, probatzeko, erratzeko eta teknologiarekin sortzeko modu berriak aurkitzeko.
hurrengo akzioak
programaren aukerak