espazio espezieak
ERAIKUNTZA POETIKO ETA ESPAZIALEKO MODULUAK
elementua · estruktura · manipulazioa · eskala · MATERIALa
“Bizitzea espazio batetik bestera pasatzea da, elkar ez kolpatzeko ahal dena eginez.”
Especies de espacios . 1974. George Perec
Espazio-espezieak esperimentazio-modulu bat da, Georges Perec-en Espèces d ‘espaces lanean inspiratua. Obra horrek jakin-minetik, poesiatik eta jolasetik begiratzen dio eguneroko espazioari.
Munduari begiratzeko duen modua erreferentziatzat hartuta, bizi garen espazioak esploratzera gonbidatzen gaitu moduluak, formaren, geometriaren, eskalaren, materialen, eraikuntza-sistemen eta erabilera-modu desberdinen bidez.
Eraikuntza-, entsegu- eta esperimentazio-prozesuen bidez, ingurunea behatzea, irudikatzea eta eraldatzea ahalbidetzen duten egoerak sortzen dira.
Objektuak diseinatu baino gehiago, espazio-espezieak proposatzen du espazioa beste modu batera begiratzen ikastea, sorkuntzarako, ikerketarako eta esperientzia partekaturako leku gisa ulertuta.
egindako akzioak