heziketa begirakunea
sorkuntza praktikak eta jarrera kreatiboa
formakuntza · irakaslegoa · hezkuntza berrikuntza · monografiko
Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendutako programa pedagogikoa. Bere garapen kontzeptuala sorkuntza garaikideko praktiken eta eskolaren arteko topagunean kokatzen da, esperientzia eta ezagutza transmititzeko toki gisa ulertuta.
Programa hau proiektu parte-hartzaile gisa planteatzen da. Formakuntza esperimentazio pedagogikoko laborategi gisa garatzen da. Bertan, metodologiak eta proposamen sortzaileak aurkezten dira, ondoren irakasleek ikastetxe, gela eta hezkuntza-mailen beharretara egokitzen dituztenak. Horrela, esperientzia bakoitzak ikaskuntza-prozesu berriak sortzen ditu eta eskola-artxibo ireki bat eraikitzen laguntzen du.
Proposamena hezkuntza-berrikuntzaren eta STEAM metodologien esparruetan kokatzen da, eta DIY (Do It Yourself) eta DIWO (Do It With Others) kulturen printzipioak ere barneratzen ditu, esperimentazioaren, lankidetzaren eta sorkuntza partekatuaren bidez ikaskuntza sustatzen dutenak.
Programa osatzen duten monografikoek diziplinarteko ikuspegia errazten dute, eta, horri esker, loturak ezar daitezke ezagutza-arlo desberdinen artean — zientzia, fisika, kimika, historia, hizkuntzak, teknologia, arteak eta kultura bisuala —, sortze-prozesuetatik abiatuta. Era berean, edukiak osorik ingelesez gara daitezke, programa elebidunak edo Science edo Arts in English irakasgaiak dituzten ikastetxeetan ezartzea erraztuz.
Programa honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan formulario honen bidez.
hurrengo akzioak
egindako akzioak