kairòs [gune doia]
jolas eta esperimentazio espazioa
esperimentazioa · jolasa · manipulazioa · serendipia · 3-6 urte
Kairòs greziar filosofiaren kontzeptu bat da, zerbait garrantzitsua gertatzen den tarte zehaztugabe bat irudikatzen duena. Hitzez hitz, «une beharrezko eta egokia» da.
Kontzeptu horri heltzen diogu, KAIRÓS [gune doia] proposatzeko, esperientzia eta jolaserako gune egokiak 3-6 urte bitartekoentzat, laguntzaileekin batera.
Ingurunearen ezagutza-eremua objektuak eta materialak esploratzea eta behatzea da, funtzioak eta erabilerak, antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutzeko ekintzak eginez, sailkapenak, harremanak eta diskriminazioak egiteko eta ekintza horien kausei eta ondorioei buruzko usteak formulatzeko.
Helburua ingurune fisikoa ikertzea da, elementuak manipulatuz haien ezaugarriak identifikatzeko, jarduteko gaitasuna garatzeko eta eraldaketak sortzeko.
egindako akzioak