klixka

ikusteko begiak itxi

irudiak mugimenduan · animazio esperimentala · alfabetizazio mediatikoa

“Tarteka pentsatzen eta ikusten dugu, mugimenduan dagoen irudia bezala. Begiak kliskatzea da ikusmenari aurre egiteko dugun modu naturala.” M. Azparren

#jaialdiak

#ikastetxeak

#kultur erakundeak

Ikusmenaren ezaugarri nagusia aldizkakotasuna da, hutsuneek, etenek eta itzalguneek zeharkatzen duten errealitatearen pertzepzioa. Horrela ulertuta, zinemak harreman fisiko bat ezartzen du geure begiradarekin: ikusteak beti dakar aukeratzea, gogoratzea, osatzea eta berreraikitzea.

Programa honek irudiaren zatikatze hori zinema esperimentalaren eta sorkuntza garaikidearen praktiketatik aztertzea proposatzen du. Helburua ikus-entzunezko eta multimediako alfabetizazioari balioa ematea da, gizarte informatizatuak ulertzeko eta bizitzeko ezinbesteko tresna kritiko gisa, ikerketa-, sorkuntza- eta hezkuntza-prozesuak integratuz.

Saio praktikoen bidez, programak artxiboaren kontzeptuari buruz hausnartzera gonbidatzen du, baita gizarteak informazioaren eta komunikazioaren inguruan nola antolatzen, zaintzen eta sortzen duen ezagutzari buruz hausnartzera ere.

aukerak

  • modulo esperimentalak
    modulo esperimentalak
  • tailerrak
    tailerrak
  • espazio interaktiboak
    espazio interaktiboak
  • programa pedagogikoak
    programa pedagogikoak