intsektuak

arragua

2026(e)ko urriak 24

17:00-19:00

Lekeitio

eskolape aretoa

espazio irekia

Liburutegiaren Eguna ospatzeko, Lekeitioko liburutegiarekin batera, irakurketa eta sorkuntzarako gune bat zabalduko dugu, intsektuen mundu zoragarrian murgiltzeko.

Irakurketaren eta materialen manipulazioaren bidez, izaki txiki horien formak, koloreak eta simetriak aztertuko ditugu, gure paperezko izaki propioei bizia emateko.

Moztu, tolestu, itsatsi eta konposatu… Tailerrean asmatuko ditugun izakiekin liburu kolektibo bat sortuko dugu.

arragua

dinamiza

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.