animazio esperimentala

arragua

2026(e)ko irailak 14

11:00-13:30

Lekeitio

15-17 urte

Rotoskopiaren teknikaren bidez animazio esperimentalaren mundura sartzeko tailerra.

Mendieta ontziolan eta haren natura-ondareko ingurunean oinarritutako fotogramak sortuz, mugimendua, paisaia eta irudiaren eraldaketa aztertuko ditugu.

Tailerrak analogikoaren eta digitalaren arteko harremanarekin esperimentatzea proposatzen du, eskuzko prozesuak eta tresna digitalak konbinatuz, gure ingurunea irudikatzeko eta animatzeko modu berriak aurkitzeko.

Inguruan dugun ondarea behatzeko, esperimentatzeko eta mugitzeko espazioa.

.

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.