estruktura · forma · argia
arragua
2026(e)ko urriak 23
- 2026(e)ko abenduak 19
Lekeitio
ikasleentzzako tailerrak / LH1-5
helduentzako tailerra / 15-99 urte
izen ematea 2026ko urritik aurrera
Paper eta argiarekin sortzeko eraikuntza tailerrak + argi instalazioa
Ekimen hau proiektu kolektibo baten forma hartzen du: ikastetxeekin tailerrak, helduentzako sorkuntza espazioak eta argi instalazio bat.
Tailerreta paperraren eta argiaren aukerak aztertuko ditugu, egiturak eta argiztatutako objektuak sortuz. Formekin, bolumenekin, gardentasunekin eta itzalekin esperimentatuko dugu, papera argizko pieza bihurtzeko hainbat era ezagutuz.
Herriko hainbat kolektibok parte hartzen dute proiektu kolektibo honetan. Ideiak, materialak eta sortzeko moduak partekatuz, parte-hartzaile bakoitzak bere argizko pieza sortuko du. Pieza horiek guztiek ondoren Light Parade kolektibo baten parte izango dira, tailer desberdinetan sortutako argi guztiak elkartuz.
dinamiza
arragua
Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.
Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.