memoria · materia · mugimendua

haz laboratorio

2026(e)ko irailak 25

11:00-13:30

Lekeitio

16- 18 urte

Mendieta Ontziolako argazki-artxibotik abiatuta, hainbat teknika aztertuko ditugu haren memoria berrinterpretatzeko eta ikusizko narratiba berrietan eraldatzeko.

Argazkia materia bizitzat hartuko dugu, artxiboko irudiak inguruneko elementuekin elkarrizketan jarriz: itsasoa, landaredia, materialak eta denboraren joana.

Argazkigintza analogikoa, zuzeneko kontaktu bidez

Artxibotik ateratako negatibo digitaletatik abiatuta, zuri-beltzeko irudi berriak sortuko ditugu zuzeneko kontaktu-prozesuen bidez. Itsasoaren kimika argazki-prozesuan txertatuko da, irudiak errebelatuz eta lurraldeari berari irudiak belatzen utziz, haien eraldaketan parte har dezan.

Ehun gaineko zianotipia

XIX. mendeko prozesu fotografiko hau berreskuratuko dugu ehun gaineko zianotipiarekin esperimentatzeko, Prusiako urdin bereizgarria duten irudiak sortuz.

Inguruko landaredia tresna eta materia fotografiko bihurtuko da, bere arrastoak ehunean utziz eta forma, gardentasun eta aztarna naturaletatik abiatutako konposizio berriak sortuz.

Memoria materiaren bidez aktibatzeko tailerra, non iraganeko irudiak egungo paisaiarekin elkartuko diren, Mendieta Ontziola begiratzeko eta gogoratzeko modu berriak sortzeko.

Lekeitioko Udalak utzitako artxiboko irudiak.

haz laboratorio

gidatzailea

haz laboratorio

Argazkigintzan, zineman eta material fotosentikorretan espezializatutako laborategia. Argazki- eta zinema-ondarearen berreskurapenean, sorkuntzan eta kontserbazioan dihardute. Esperientzia berrien katalizatzaile gisa, artea eta sormena tresna eraldatzaile eta gizarte-aktibismorako baliabide gisa erabiltzen dituzte.