zinema esperimentala

arragua

2026(e)ko irailak 21

11:00-13:30

Lekeitio

15-17 urte

Zinema hedatuaren inguruko esplorazioak

Zinema esperimentaleko tailerra, zinema hedatuaren kontzeptuak eta aukerak aztertzeko, pantaila tradizionalaren mugetatik haragoko ikus-entzunezko proiekzioa ulertuta.

Hainbat proiekzio-iturri, ikus-entzunezko material analogiko eta digitalak, irudiak mugimenduan, argia, soinua eta espazioa erabiliz, hizkuntza zinematografikoa sortzeko eta esperimentatzeko modu berriak ikertzen ditugu.

Tailerrak proiektatutako irudiaren eta ingurunearen arteko erlazioa lantzea proposatzen du, espazioa esperientziaren zati aktibo bihurtuz. Proiekzio anitzak, gainjartzeak, gailuak eta euskarri desberdinak erabiliko dira irudia ikusteko, eraikitzeko eta bizitzeko modu berriak aztertzeko.

Esperimentazio-espazio bat zinema hedatzeko, haren formatuak zalantzan jartzeko eta irudiaren, argiaren eta espazioaren aukerak ezagutzeko.

arragua

GIDATZAILEA

arragua

Arte bisualetako, kudeaketa kulturaleko, bitartekaritzako, hezkuntzako, gizarte-hezkuntzako, ikus-entzunezko, arte bizietako eta abarretako profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea. 2015az geroztik, sorkuntza garaikideko praktikak ikasteko, ikertzeko eta parte hartzeko tresna gisa kokatzen dituzten proiektu eta modulu pedagogikoak garatzen ditugu.

Gure lana kokatutako ezagutzaren ideian oinarritzen da, ikas-prosezuak testuingurutik, esperientziatik eta pertsonen, lurraldeen eta erakundeen artean ezartzen diren harremanetatik sortzen dela ulertuta. Esperimentazioa, pentsamendu kritikoa eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituzten proposamenak diseinatzen ditugu, hezkuntza-, kultura- edo gizarte-komunitate bakoitzaren beharretara egokituz.