• arragua
    • aurkezpena
    • espazioa
  • orain
  • programak
    • sorkuntzarako egoitzak
    • espazioa eta gauzak
    • lea.tronik
  • harremana
  • kolaboratzaileak
  • castellano
  • english

programak /  egoitzak

Arropaineko Arraguak, bere funtzionamenduan, sorkuntza garaikide praktiketako prozesuak praktika pedagogikoekin lotzeak gizartean duen garrantzia erakusten du. Helburu hori sendotzeko neurri gisa, Arraguak egoitza-programa bat sustatzen du, lau deialdiren bidez egituratua. Programa horren helburua da elkarlanerako, trukerako eta elkarrekiko eraldaketarako sareak eratzea, ildo hauen gainean ]jakintzak] botereak] [subjektibazio-prozesuak].

Deialdiak ez dira inolako "diziplina" artistikora edo ezagutza-arlora mugatzen; izan ere, Arragua, gailu gisa, Haraway-ren ezagutza "kokatuta"rekin lerrokatzen da, egi nahitaez polisemiko eta lokaletara irekita, eta objektibotasun zientifikotik haratago dauden objektibotasunen alde egiten dutenak.

Beraz, aurkeztutako proposamenak jarrera situazionista horretatik hartuko dira kontuan, tokiko formakuntza egiturekin eta gizarte eragileekin (lea-artibai) harreman esperimentalen bila.






1/sorkuntza proiektuak
/
hitz gakoak: sorkuntza-praktikak, esperimentazioa

ekainetik uztailera bitarteko aldia

2022ko deialdiaren epea itxita /
2023ko deialdiaren epea irekita /
2022ko irailaren 15tik azaroaren 15arte

+ info


2/formulazio proiektuak/
hitz gakoak: ingurumena, ondarea, biodibertsitatea, ura, biologia, sorkuntza-praktikak, ikerketa, formulazioa

azaroatik maiatzera bitarteko aldia

2022ko deialdiaren epea itxita /
2023ko deialdiaren epea irekita /
2022ko irailaren 15tik urriaren 15arte

+ info


3/aplikazio pedagogikoko proiektuak/
hitz gakoak: sorkuntza-prozesuak, ezagutzaren transmisioa, hezkuntza-komunitateak

urritik maiatzera bitarteko aldia

2022ko deialdiaren epea itxita /
2023ko deialdiaren epea irekita /
2022ko irailaren 15tik azaroaren 15arte


+ info